Kutsadura akustikoa edo soinu kutsadura zer den jakiteko interneteko zenbait testu irakurriko ditugu. Baina hauek irakurtzen hasi baino lehen, soinu kutsaduraren inguruan zer dakigun jakin behar dugu, oso zaila egingo zaigulako ezagutzen ez dugun gai baten inguruan irakurtzea. Beraz ezer baino lehen, ikus dezagun hurrengo web gunean agertzen den animazioa. "Zer da soinu kutsadura" jartzen duen tokian sakatu, animazioa ikusi eta ea zein ideiak ateratzen dituzun.
Ideiak freskatu al dizkizu? Orain kutsadura akustikoaren inguruan bururatzen zaizkizun ideiak bota eta guztion artean ideiak ordenatuko ditugu.
Ba al zenekien zerbait soinu kutsaduraren inguruan edo berria da zuretzat? Hala bada, ideia orokor bat baduzu orain zure buruan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario