domingo, 18 de agosto de 2013

Zer egin dezakegu zarata murrizteko?


Orain arte zu bizi zaren auzoan edo kalean dagoen zarata maila aztertu duzu. Era berean, identifikatu dituzu zarata horren eragileak eta horiek pertsonen osasunean eragin ditzaketen kalteak. Baina zer egin dezakegu zarata murrizteko? Irtenbiderik ba al dago?

Pentsatu eta partekatu zure proposamenak ikaskideekin. Denon artean proposamenak zerrendatuko ditugu, hauen bideragarritasunaren arabera. 

Goazen orain zenbait herrialde eta hiriek zarata ekiditeko hartu dituzten neurriak aztertzera. Honetarako hurrengo albisteak irakurriko ditugu:
      • Txinako herrialdeak hartu dituen neurriak azaltzen duen berria.
  • Espainiako hainbat hiriburuk proposatutako irtenbideen albistea
Hona hemen ECODES aldizkariak proposatzen dizkigun zarata ekiditeko neurri orokorrak. 

Jaso duzun informazio guztiarekin, proposatu zure auzoan edo kalean dagoen zarata murrizteko baliogarriak izan daitezkeen neurriak. Hori bai, pentsa geure egunerokotasunean praktikan jar ditzakegun neurriak izan behar direla!

Zenbat dezibelio jasan ditzake pertsona batek?



Aurrreko testuetan ikusi dugu zarata dezibeliotan neurtzen dela. Zonalde batean dagoen zarata maila neurtzeko sonometroa erabiltzen da.

Sonometroa
Oraingo honetan jakin nahi dugu zenbat dezibelio jasan ditzakeen pertsona batek egunean zehar eta zein kalte eragin ditzakeen neurriz kanpoko soinuak jasateak. Honetarako hurrengo testuak irakurriko ditugu:
  1. Gurutze Gorriak kutsadura akustikoaren inguruan idatzitako oharra.
  2. GAUR8 astekariak argitaratutako albistea
  3. Txinatarrek zarataren ondorioz duten osasun arazoen inguruko berria.
  4. Espainiako kutsadura akustikoak eragindako kalteen berria

Aurreko ataleetan jarraitutako pausoak jarraituko ditugu eta oraingo honetan ere informazioaren fidagarritasuna baloratuko dugu. 

Zeintzuk dira zarataren eragile ohikoenak?



Behin jakinda zer den kutsadura akustikoa, goazen aztertzera zerk sortzen duen zarata gehien gure ingurunean. Baina irakurtzen hasi baino lehen... zure ustez zerk sortzen du zarata? Pentsatu eta idatzi paper batean. Goazen orain zure hipotesiak egiaztatzera!

Lehendabizi Argia aldizkariak argitaratutako erreportaia irakurriko dugu. Ondoren Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak zabaldutako informea

Gogoratu helburua gure inguruneko soinuak sortzen duten iturri edo eragile ohikoenak eta bakoitzak sortzen duen zarata maila identifikatzea dela.  

  1. Tituluak eta azpitituluak irakurrita... zeren inguruan hitz egingo duela uste duzu?
  2. Gaiaren inguruan zer dakigu?
  3. Zer espero dugu aurkitzea? Zer informazio izango zaigu baliogarria gure helbururako?
Irakurtzen duzun bitartean, ulertzen duzuna eta ulertzen ez duzuna aztertu ez ezik, pentsatu ea bertan agertzen den informazioa edota datuak fidagarriak diren ala ez. Ez pentsa Interneten dagoen guztia egia denik. Beraz, tentuz ibili behar dugu!


Primeran! Dakigunarekin goazen orain zure auzo edo kaleko neurketa egitera. Noiz dago zarata gehien? Zerk sortzen du? Autoek, umeek, fabrikek, ....Zein zarata maila sortzen dute? Datu horiek guztiak taula batean antolatu ditzakezu. 




Zer da kutsadura akustikoa edo soinu kutsadura?



Soinu kutsaduraren inguruko ezagutzak eguneratu ditugula, prest gaude honen inguruan hitz egiten duten testuak ulertzeko. 

Oraingo honetan Wikipedia entzikopediak kutsadura akustikoaren inguruan zer dioen ikusiko dugu. Sakatu link honetan:


Irakurtzen hasi baino lehen, gogora ezazu helburua kutsadura akustikoa zer den jakitea delaberaz, bestelako informazio gehigarria ez zaigu axola. 


Irakurtzen hasi baino lehen, goazen testua elkarrekin aztertzera. 

  1. Tituluak eta azpitituluak ikusita... zeren inguruan hitz egiten duela esango zenuke?
  2. Alboko irudiek informazio gehigarririk ematen al dizute?
  3. Gaiaren inguruan ba al dakigu zerbait? 
  4. Zer espero dugu aurkitzea? Testuaren zein zati interesatzen zaigu gure helburua bete ahal izateko? Zergatik?

Primeran! Goazen testua irakurtzera. Irakurtzen dugun bitartean pentsatu...

  1. Zer ulertzen dut eta zer ez? 
  2. Beharrezkoa da den-dena ulertzea? 
  3. Non dago arazoa? Hitzen bat ez dut ulertzen ala nonbaiten despistatu egin naiz?
  4. Zer egin dezaket arazoari irtenbidea aurkitzeko?
Aldi berean, irakaslearekin batera ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzen ikasiko duzu eta hauek kontzeptuzko mapa baten bitartez ordenatuko dituzu





Has gaitezen... Zer dakigu soinu kutsaduraren inguruan?



Kutsadura akustikoa edo soinu kutsadura zer den jakiteko interneteko zenbait testu irakurriko ditugu. Baina hauek irakurtzen hasi baino lehen, soinu kutsaduraren inguruan zer dakigun jakin behar dugu, oso zaila egingo zaigulako ezagutzen ez dugun gai baten inguruan irakurtzea. Beraz ezer baino lehen,  ikus dezagun hurrengo web gunean agertzen den animazioa. "Zer da soinu kutsadura" jartzen duen tokian sakatu, animazioa ikusi eta ea zein ideiak ateratzen dituzun.


Ideiak freskatu al dizkizu? Orain kutsadura akustikoaren inguruan bururatzen zaizkizun ideiak bota eta guztion artean ideiak ordenatuko ditugu.





Ba al zenekien zerbait soinu kutsaduraren inguruan edo berria da zuretzat? Hala bada, ideia orokor bat baduzu orain zure buruan?

Azken zeregina: zer egingo dugu ikasitako guztiarekin?



Unitate honen azken zeregina zure auzoan edo kalean dagoen kutsadura akustikoaren inguruko ikerketa bat egitea izango da: zenbateko zarata dagoen, zerk sortzen duen, zein ondorio izan ditzakeen pertsonen osasunean edota ingurunean, eta abar. Datu horiek Power Point batean jasoko dituzu, non taulak, argazkiak eta bideoak txertatuko dituzun behatu duzuna frogatu ahal izateko. 





Ondoren,  jendearen esku dauden irtenbide praktikoak proposatuko dituzu zure auzoan edo kalean dagoen zarata ekiditeko.

Egindako ikerketa Interneten eskegiko dugu. Era honetan, gaian interesa duenak zure ikerketa kontsultatu ahal izango du eta, zergatik ez, zarataren murrizketan esku hartu.




Sarrera



Gaur egun hiri zein herri garatuetako biztanleok zarataz inguraturik bizi gara. Autoen eta motorren joan-etorriak, anbulantzien sirenak, tabernetako zein dendetako musika, jendearen algarak, kale-lanak, etxetresna elektrikoen zarata, beste hainbaten artean, egunero jasaten ditugun soinuak dira, isiltasunaz ezin gozatuz.




Baina zer gertatzen da pertsona batek une oro eta neurriz kanpo soinu hauek jasaten baditu? Imagina ezazu hiri handi bateko kale nagusian bizi zarela, tabernaz eta dendaz inguraturik, non musika eta jendearen algarak entzuten dituzun egunean zehar. Zer esanik ez asteburuetan eta festa egunetan! Egun horietan parranda gaua arte luzatu egiten da eta.  

Egoera honetan zarata arazo larria bihurtzen da, pertsonen osasunari eta bizi kalitateari kalte egiten baitio. Baina badakigu zer gaixotasun sor ditzakeen zaratak? Eta nola murriztu soinuak sortutako kutsadura mota hau?

Egun hauetan zehar galdera hauei emando diegu erantzuna:

 1) Zer da soinu kutsadura?
 2) Zerk sortzen du?
 3) Zer ondorio ditu neurriz kanpo zarata jasateak?
 4) Zer egin dezakegu zarata ekiditeko?

Honetarako web guneetako hainbat testu irakurriko ditugu eta beharrezko informazioa jaso ondoren, gure auzoan dugun kutsadura akustikoaren inguruko ikerketa bat egin eta Interneten eskegiko dugu, edonork kontsultatu ahal izateko. Zer iruditzen?